XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Seguraski uztailean egingo zidatek operazioa.- Ahotsak kukurruku egin zion, oso asaldaturik bait zegoen.
- Hik daukak zortea hik - esan zion Pietek.
- Hoberena opa diagu - esan zuen Wiebek.
Besterik ez. Kees bazterturik geratu zen.
Erantzun haiek ez ziren berak espero zituenak.
Baina bestalde... - Ez diat gogorik hemendik alde egiteko - esan zuen baldarki.
- Hori sinesten diagu - erantzun zion Pietek.
- Ez da ziurra ongi aterako den, eta ateratzen ez bada atzera itzuliko naiz - esan zuen Keesek.
Zerbait kitatu behar zuela sentitzen zuen.
Wiebe isilik geratu zen.
Jolastokian, inguru guztian, haurren zaratak entzuten ziren.
Deiak eta barre-algarak entzuten ziren.
Legarrak
Atzekaldean bi borrokan ari ziren eta beraiei bakarrik bururatzen zitzaizkien hitz iraingarriak elkarri esaten ari ziren.
Marjon txikia negarrez ari zen eta Titiari dei egiten zion; seguraski berehala oneratuko zen.
Miesje Verhaaf eta Adeleren irritxoak hurbildu egin ziren.
Keesek esku bat mahukan nola lerratzen ari zitzaion sentitu zuen, eta gero Miesjek esandakoa entzun zuen: - Ikusten duk ez dela egia.
- Adelek esan zidak abrigu berri bat daukaala.
Gezurtia! - Bi neskek irrika alde egin zuten.
- Emakumeak - esan zuen marmarka Keesek.
Txaloak nola jo ziren entzun zuen. Schreuder jauna zen.
Van der Veer jaunarenak ozenagoak eta hutsagoak ziren,
Alderdi guztietatik nola zetozen entzuten zen: handiak eta txikiak, (...).